XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SAURA, JORGE GRAU, REGUEIRO, EZEIZA t.a. baña ez dute gure gauzak bere pelikuletan lekurik.

Gipuzkoan ba ditugu beste zinegille batzuk ere: ANTONIO MERZERO lasartearra, JUAN IGNACIO DE BLAS ta JOSE LUIS EGEA donostiarrak, JOSE MARI AZABALZA irundarra, t.a..

Baña danen artean gure omenik aundiena NESTOR BASTERRETXEA ta FERNANDO LARRUKERTentzat bear du.

Biak dira AMA LURen egilleak ta baita ALKEZAR ta PELOTARInak ere.

Auek bakarrik jarri dute bere jakintza osoa ta beren zine lan guziak Euskal Erriaren alde.

Besteak, zinea ondo ezagutu eta bere izkera ondo erabilli arren, ez dute ala dirudi beintzat euskaldun bezela zer esan aundirik.

Euskaldunak ez diranak ere agertu nai izan dituzte iñoiz gure gauzak.

Ala egin zuan beste batzuen artean RAMON TORRADO-k 1946-an.

EL EMIGRADO zan pelikularen izena.

GURIDI-k jarri zion soiñua.

Donostiar BEORLEGI ta RAUL CANCIO agertzen ziran bere irudietan eta auekin baita TXORIBURU laukotea ere, GAZTELUMENDI soñujolearekin eta beste euskaldun askorekin.

Geroxeago, 1955 urtean ASELO PLAZA eta ALFREDO HURTADO-k CANCHA VASCA eman ziguten.

Orduan ere ba zan euskalduna naikoa irudietan.

An ziran Bizkaiko puntista ospetsuak ONAINDIA, MENDIZABAL ta IBAIBARRIAGA pelotariak; Elantxobeko abesbatza; CORO MAITEA; Bilboko zortzikotea; Gernikako dantzariak; txistulari ospetsuak t.a.

Era onetan, asko ez izanda ere, beste pelikula batzuk ere egin dira motxak edo luzeak.

Lan aueri buruz, ordea, ezin esan gauz on askorik.

Ez da ori gure erriaren egizko arpegia.

Euskaldunen azal utsa agertzen zuten euskeltasunik ezer izatekotan.

Ta zine izkera aldetik ere etziran oso bikañak.

Baña arloteagoak oraindik gure gauzeri buruz.

Beste alderdietan ere agertu izan dira iñoiz euskaldunak zinean.

Adibidez, iparraldeko Amerikatan egindako bi zinta dakarzkit.

HENRY KINGek 1955an UNTAMED egin zuan (Españieraz CARAVANA HACIA EL SUR deitua).

Iparraldeko euskaldun batzuen egoera agertzen zan sartaldeko lurralde zabal aietan.

Euskal Erritik joanak izatea besterik etzuten euskaldun aiek.

Beste era batera berriz THE FIREFLYn ROBERT Z. LEONARDek españieraz LA ESPIA DE CASTILLA Euskal Erriaren zati bat agertzen zuan: Gasteizko uria 1808ko gudalostean.

Hollywood-en egindako Gasteiz baño etzan ura, egizkoaren antzik gabekoa noski.

Ori izan da, geienean, euskaldunen agerkera zinean.